14 mars 2008
Txarangaren ateraldiak
Martxoaren 22 eta 23-an : Lacanau (Bordale ondoan), kirola eta gastronomiaren inguruko asteburua
Martxoaren 28-an : Baionako Atalante zinean, 19:30 eta 20:30 artean filma labur gaualdi baten kari
Martxoaren 29-an : Ibarlan, Oztibarreko ihauteriak
Ekainaren 13-an : Hendaiako Merkatuko Halles-etan, 19:00 eta 21:00 artean Begi bi argazki erakusketa estreinaldiaren kari
09 janvier 2008
Agur deneri!
Bazuen zenbait hilabete pentsatu ginuela blog baten egitea txarangarendako. Eta ahal ginuen bezala xekatzen hasi ginen nun egiten ahal zen holako zerbait, aski sinpleki, jendeek ikus dezaten txaranga beti hor dela.
Egun batez entsegu ttipi bat egin nahian, "Aurkezpena" izendutako artikulu ttipi hori idatzi ginuen, internet osoan argitaratua izanen zela pentsatu gabe ere............zenbait aste berantxago, gutarteko bat ohartu zen blog hori zinez sortu ginuela, eta horrez gain norbaitek mezu bat utzi zaukula! Zer sorpresa ona!
Beraz horra, Herlauz'band txarangaren blogaren ixtorioa ezagutzen duzue. Bitxia ez? Orain espero dugu ixtorio eder hori gurekin biziaraziko duzuela!
13 décembre 2007
Aurkezpena
Badu orain 6 urte pasa Herlauz'band txarangaren doinuak entzuten dituzuela karrika eta ostatu xoko guzietan.
Baxe Nafarroko 7 gazteek osatutako txaranga gazte hunekin, animazio ideiak hartzen ditugu arlo desberdinetan: bai euskal dantzetan, bai beste lurraldetako dantzetan ere, euskal kantu xaharretan eta besta giroko aire "rock" edo "folk" musika zerrendetan!
Gehienik maite duguna? Zuekilan nahastea, ezagutza egiteko, eta bixtan dena bestaren egiteko ere!
Dantza, kantu, eta inprobisaketa pixka batekin euskara segi dadin lerratzen gure mihien gainean; eta nork ez du kantu hau ezagutzen? : "kantu xaharrak ez ahantzi eta berriak ditzagun ikasi,
horrela baizik ezin da gure eskualde pollit hau bizi!"
